Nafarroako Bigarren Hezkuntzako oposaketak

Bigarren Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako oposaketen prestakuntza espezializatua Nafarroan

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako oposaketak prestatzea prozesu zorrotz bati aurre egitea da. Prozesu horretan espezialitateko ezagutzak, gaitasun didaktikoak eta hezkuntza-plangintzarako trebetasunak uztartzen dira. Gure helburua arlo horiek guztiak modu integral eta egituratuan lantzen laguntzea da

Emaitzetara bideratutako metodologia praktiko baten bidez, programazio didaktikoa, gaiak, kasu praktikoak eta ahozko defentsa lantzen ditugu, hautaketa-prozesuari segurtasunez aurre egin ahal izan diezaiozun.

Bigarren Hezkuntzako ikastaroak

Hizkuntzak: Euskara
Modalitateak: Presentziala, Streaming bidezkoa eta Online.

IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania
Modalitateak: Online

IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Espezialitate bakoitzera egokitutako prestaketa-sistema
  • Jarraipen pertsonalizatua

  • Tutoretza pertsonalizatuak

  • Online plataforma oso baterako sarbidea

Gure irakasle-taldeak berezko materialak eta etengabe eguneratutako baliabideak garatzen ditu prestaketa-prozesu osoan laguntzeko. Horrez gain, tutoretza pertsonalizatuak, zuzenketa indibidualizatuak eta etengabeko jarraipena izango dituzu, oposiziogile gisa zure garapena indartzeko.

Prestatu online Nafarroako Bigarren Hezkuntzako oposaketak

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako online ikastaro osoaren moduluak

Masterclassen eta saio osagarrien egutegi bat izango duzu eskura, Bigarren Hezkuntzako oposizioetako alderdi garrantzitsuenak indartzeko eta zure prestaketari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Ikastaroak honako modulu hauek ditu:

Oposiziogile ororen ibilbideko lehen urratsa. Hautaketa-prozesuaren xehetasunak, dokumentu garrantzitsuak, baloratzen diren merezimenduak eta osatzen duten probak ezagutu nahi badituzu, hau da zure lekua.
Horrez gain, ikasketa-teknikei eskainitako atal bat izango duzu, zure ikasteko estiloa ezagutzen laguntzeko eta eskura duzun ikasketa-denborari ahalik eta etekin handiena ateratzeko orientazioa eskaintzeko

Mugitu behar duzun lege-esparrua ezagutzea eta, batez ere, ulertzea funtsezkoa da proba bakoitza hasieratik modu egokian bideratu ahal izateko.
Curriculum-zehaztapen maila desberdinen azterketa egiteak ikuspegi zabalagoa izaten lagunduko dizu, eta zure programazio didaktikoa erabaki egoki, zaindu eta justifikatuetan oinarrituta planteatu ahal izango duzu.
Modulu hau hautaketa-prozesu osoan zehar lagungarri izango duzun oinarrizko tresna da.

Lan gehien eskatuko dizun modulua izango da. Zure Programazioa idazteko prozesuan urratsez urrats laguntzeko diseinatutako modulua da. Entregatan banatuta, zure programazioaren edukia osatzeko beharrezko jarraibideak jasoko dituzu, pausoz pauso gidatzeko. Gainera, prozesu osoan zehar BANAKAKO ZUZENKETAK izango dituzu; zure tutoreak gidatuko zaitu eta hobekuntza-proposamenak egingo dizkizu, Programazio Didaktiko bikaina lortu dezazun.

Ez dizugu ezer berririk esango modulu luzeenetako bat izan daitekeela esaten badizugu, baina lasaitasunez hartu, material didaktikoak eta azalpen argi eta errazak prestatu baititugu. Horiek zure gai-zerrendako gidoiak prestatzen lagunduko dizute, ikasteko eta proba arrakastaz gainditzeko bermearekin aurre egiteko. Prozesuan zehar, aukeratzen dituzun gaien 4 BANAKAKO ZUZENKETA izango dituzu.

Ez dizugu ezer berririk esango modulu luzeenetako bat izan daitekeela esaten badizugu, baina lasaitasunez hartu, material didaktikoak eta azalpen argi eta errazak prestatu baititugu. Horiek zure gai-zerrendako gidoiak prestatzen lagunduko dizute, ikasteko eta proba arrakastaz gainditzeko bermearekin aurre egiteko. Prozesuan zehar, aukeratzen dituzun gaien 4 BANAKAKO ZUZENKETA izango dituzu.

Modulu praktiko honetan zure ahozko defentsa modu originalean baina deialdiaren irizpideetara egokituta planteatzeko materialak eta proposamenak aurkituko dituzu. Gainera, BANAKAKO SIMULAZIOA izango duzu, zure tutorearekin batera egindako saioa, egun handia iritsi aurretik beharrezko xehetasun guztiak fintzeko.

Modulu erraza baina beharrezkoa da, teknologia berriekin oso ohituta ez bazaude ere, aholku sinple batzuen bidez zure Programazioa modu eraginkorrean maketatzen ikas dezazun, betiere deialdiaren irizpideak errespetatuz.